top of page

   Azpiegiturak    

Senegalen gabezia handiak daude zerbitzu gehienetan: ur-arazketan, ur-arazketan, ur-hornikuntzan, saneamenduan, lurraldearen antolaketan, urbanizazioan, garraioan, ingurumenaren zainketan, hondakinen eta baliabide naturalen gestioan... 

Senegalgo Uraren Elkarte Nazionalak justu-justu hiri guneetan bizi direnei erantzuten die, herrialde osoko biztanleen % 42ri; landa eremuetako bizilagunak, ordea, ur-edangarria izateko bizilagunen artean antolatu behar izaten dute. GKEen laguntzak edo jasotako donazioak izaten dituzte. Hala ere, landa guneetan bizi diren bizilagunen %30ek ez dute ur-edangarria eskuratzeko baliabiderik.

Saneamendu zerbitzuak eskasak dira bai hirietan eta baita landa eremuetan ere, garrantzia gutxiago ematen baitzaio ur-hornikuntzari baino. 

Kutsadura herrialde osoaren arazoa da. Alde batetik, baliabide naturalen gestioa zaila da, eta bestetik, ez dago zaborrak eta hondakinak biltzeko sistema antolaturik, eta edozein lekutan botatzen dira higiene eta osasun arazoak sortuz. 

Eskualde askotako herrixka isolatuetan garraio arazo handiak dituzte errepide eta azpiegitura gutxi dituztelako bertara iristeko. 

Senegalen gabezia handiak daude zerbitzu gehienetan: ur-hornikuntzan, saneamenduan, lurraldearen antolaketan (urbanizazioan), garraioan, ingurumenaren zainketan (hondakinen eta baliabide naturalen gestioan)...

bottom of page