top of page

     Biztanleria    

Senegalgo biztanleria Sudango lurraldeko beltzen etniez osatua dago; zazpi etnia nagusi (wolof, serer, fulani, tukulor, diola, malinke eta soninke) eta beste txikiago batzuk daude (mauri, lebu, basari).

 

Orain gutxi arte, etnia horietan, gizartea mailakako hurrenkeran antolatua egon da: printzeen kasta, aitoren semeak, libreak, behe-mailako kastak eta, azkenik, esklaboak.

Hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina etnia bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du;

wolof-a  da indar handiena hartzen ari dena.

 

Biztanle gehienen erlijioa islama da.

Biztanle-banaketari dagokionez, gehienak mendebaldean, herrietan, kostatik hurbil bizi dira; nolanahi ere, hiriguneak, eta batez ere hiriburua handitzen ari dira.


Dakar da Senegalgo hiriburua eta  herrialdeko garraiobideen, administrazioaren eta ekonomiaren gune nagusia.

senegal.jpg
mezkita
herrixka
dakar hiriburua
azpiegiturak
industria2
klima1
industria1

© 2023 by Going Places. Proudly created with Wix.com

bottom of page