top of page

   Nekazaritza    

Senegalgo ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Herrialdean bi alderdi bereiz daitezke: aurrerabidean dagoen sartaldea, batetik, eta, bestetik, sortalde behartsua. Nolanahi ere, Senegal Afrikako herrialde aurreratuenetako bat da. 

 

IX. mendearen erdialdeaz gero, Senegalen lantzen den gai nagusia kakahuetea da, eta herrialdearen ekonomia kakahuete-uzta onaren edo txarraren mendean egon da. Gainera, nekazaritza, eta, beraz, herrialdearen ekonomia osoa, lehorteen arriskupean dago.

 

Larrialdietan Senegalek beste herrialde batzuen laguntza izan du, Frantziarena batez ere. Arrisku horien aurrean, gaur egun, gero eta lur gehiago erabiltzen ari dira beste gai batzuetarako (azukre-kanaberaartatxikiabasartoaarrozaartoa eta kotoia).

Abere-hazkuntzak (ardiak eta behiak) ta, batez ere, arrantzak (atuna) nolabaiteko garrantzia dute. Lehen sektoreak langileen % 70 hartzen du. Fosfatoen ustiapenak ere nolabaiteko garrantzia du.

bottom of page